Diciembre
URTEKO BATZARRA ERREKATXUN ( tiro zelaiaren itxieraren 10.urteurrenean)
2008 urteko abenduan Lezama Bizirik elkarteak 2 urte baino ez zeukan . 2006an ezartutako Bilbo Metropoliko PTP delakoa Lezama herriarentzat izugarrizko mehatxua zela eta 120 bat lezamarrok sortu genuen elkartea gure etxearen geroa defenditzeko eta, esan daiteke, horretan darraigula gaur egun. Baina garai horretan beste arazo batekin egin genuen topo...Errekatxun Udalak toleratutako tiro zelai ilegal batek bortizki kutxatzen zuen gure ingurua, zarataz eta ondakinez. Jarduera guztiz arauetatik kanpo zela eta ardura zeukaten ajente guztiekin jarri ginen harremanetan, administrazioak barne. Gora behera ugari bizitu eta gero 2008ko abenduaren hirugarren astean Udalak Errekatxu okupatzen zuen tiro jarduera bertan behera uzten zela iragarri zuen.
Ordutik ona Errekatxu pitika pitika errekuperatzen ari da , hainbeste urtetan jaurtitako material kutsatzaileak bertoko basoan jarraitu arren. Beraz itxieraren 10. urteurrena izanda oso egokia iruditu zaigu Errekatxun ospatzea elkartearen urteko batzarra ere. Horrela ,lehengo aldiz ere Udalak emandako baimenaz , ingurua bisitatu eta guardetxe barruan batzarra burutu dugu oso oso gustura. Benetan atsegina, sinboliko eta esanguratsua .
Oharra: Bide batez bai inguru naturala , baita guardetxea bera ere oso erabilgarri direla ohartu gara. Gure ustez , eta hau Udalari zuzentzen diogu, aurrekontu txikiko hobekuntza batzukin guardetxea oso lokal ona eta probetxatzekoa da lezamar auzokide eta elkarte guztiontzako , are gehiago kontuan hartuta Lezaman pairatzen dugun lokal publiko eskasiaz.