IGOR URRUTIREN HERIOTZAREN V. URTEURRENA POLITA , EZBERDINA ETA UNKIGARRIA
Aurten Urrutiren heriotza gogoratu dugu era polit, ezberdin eta unkigarrian. Aurreko urtetan ez bezala, honetan azaroaren 28ko aurreko eta osteko asteburuetan Bildu gara lagunak Igor gogoratzeko. Horrela azaroaren 25ean senideraen etxaldean landatutako haritzaren inguruan 70 bat lagun Bildu ginen eta Ekidazu herriko abesbatzaren laguntzaz kantetan aritu ginen, familiarekin batera. Gero herri bazkari bat ospatu genuen Goitioltzako txokoan, eta LABek gonbidatutako Lucyrekin, Canarietako aktibista eta Igorren laguna, solasaldi ederra izan genuen.
Hurrengo asteburuan , azaroaren 30ean, Igorri hain gustoko zituen La Polla Recordseko abestiak entzuteko aukera izan genuen, Oxangoiti tabernan antolatutako kontzertuan. Bertara etorri zen Tokan 2 La Polla taldea eta era ederrean Evaristoren kanta ezagunenak bertsionatu zituen.