Mayo
lezama bizirik eguna 2016. Makrogasolindegia ez , Txorierri bizirik
Eguraldia arerio baina animoa topera hogeitamar bat lezamar abiatu ginen goizeko 10etan plazatik,... eliza, Madaria , arkotza, torre, ...eta Kurutzeko poligonoan "progresoaren" ondorioak. Berrehun urte baino gehiago duen harizti baten agonía, Angetu zubi historikoari erasoa eta txikizioa, orain dela gutxi arte balio handiko nekazal lur eremu batean garatu nahi duten garapena honetako ikur bat : 36.000 metro karratuko makrogasolindegia. Guzti hori ikusi dugu , amorrazioz beteta. Geroago espiritua animatzeko erromeri txikitxu bat egin dugu Kurutzeko ermita ondoan, tortilla, ardoa , txakolina, trikia eta panderoa. Eta umore ona. Zer gehiago?. Ba bai , gehiago , 15:00etatik aurrera , Norak eta Marisak bazkari goxo goxo bat prestatu digute. Lezama Bizirik egunak merezi zuen , eta baita Koldok, aurten bere urteroko agurra, bazkari berberean egin dugu. Gora Lezama bizi bizirik eta agur Koldo, urria arte, zaindu eta segi ondo katalandar lagunekin!!.
Guzti hau zapatuan bizi izan genuen....baina bakarrik ordu batzuk beranduago, astelehen gogiz goizetik Lezamako udal gobernu "berriak" bere talante berria erakutsiz , pasatako hainbeste urtetan ezagutu dugun legez, "garbiketa demokratikoari" ekin dio buru belarri eta , gure elkarteak kontu handiz eta txukun naturaren alde eta makrogasolindegiaren kontra jarritako bost pankarta kendu ditu. Benetan adierazgarria!