TXORIERRIKO KORRIDOREAN, ERLETXETIK ERRONTEGIKO ZUBIRAINO, IBILGAILUEN ABIADURA ORDUKO 80ra MUGATZEKO ESKAERA
																	
							Bilbo inguruko kapazitate  handiko  errepide guztietan ibilgailuen abiadura maximoa mugatuta dago. Aspalditik Foru  Aldunditik  eman diren datuen eta azterketen arabera   abiadura orduko 80 kilometrora mugatzeak  ondorio onuragarri asko  omen dakar. Hori dela eta  Bilboko , Leioako, Barakaldoko, Mungiko  korredoreetan aspalditik  dago  jarrita muga hori.
 Kontuan hartu behar da onartutako abiadura zenbat eta handiagoa izan kutsadura akustikoa, kutsadura atmosferikoa, erregaiaren kontsumoa, istripuen larritasuna eta maiztasuna… handitzen doazela. Hori dela eta  Bilbo Metropoliko  korridore handi guztietan   orduko 80ko muga  ezarrita dago, Txorierriko korridorean  ezik. Kuriosoa da   Larrabetzutik hasita korridore osoan 120an edota 100ean  joan daitekela , baina  bakarrik Errontegi ingururaino, bertan  80ra  jaitsi  behar duzulako. Zergatik  Txorierriko  udalerriek eta herritarrek   pairatu behar dugu kutsadura eta arrisku  hau , eta  beste metropoliko  herrietan ez?. Besteotan hartutako neurriak  hemen ere aplikatu baizik ez dugu eskatzen.
Beraz  Lezamako  Udalari, eta bide batez  Txorierriko  udal guztiei  zera  eskatzen  diegu:  
1-   Txorierriko korridore osoan   orduko  80ko gehinezko abiadura  ezartzearen 	eskaera bere egitea.
2-     Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraioak eta Mugikortasun Jasangarriaren Sailari  eskaera luzatzea.
Neurri hori aplikatu ondoren espero dugu:
-Ibilgailuek sortzen duten zarata gutxitzea
-Ibilgailuen erregaiaren kontsumoa murriztea
-Atmosferara eragiten  diren gasen eta partikula kutsakorren  kopurua gutxitzea.
-Segurtasuna hobetzea.
Azken finean lurraldearen eta  biztanleen bizi-kalitatea hobetzea.
												
							
