Pasa den ekainaren 9an  ospatu genuen Lezama Bizirik eguna.  Goizean, 2017an hasi ginen  basogitzaren inguruko hausnarketari jarraia ematen, Lurgaia Fundazioa Urdaibain garatzen ari den  baso proiektu batzuk ezagutu ahal izan  genituen.
Lurgaia Fundazioko kidea den Jon izan genuen lagun bisita osoan eta  bere azalpenak benetan interesgarri eta argigarriak izan ziren . Gizarte zibilaren laguntza hutsarekin aurrera daramaten basoen   kudeaketa, errekuperazio bidean batez be, naturarekin batera garatzen dira . Hau da , ahalik eta  aldaketa eta bortxaketa  gutxien eragiten, eta horrela  pittika pittika  erakusten ari da ze nolako gaitasuna daukan naturak , bere kabuz, gizakumeok egin  dizkiogun kalteak  gainditzeko. Makinaria astuna, desbrozadorak, eta mota guztiko tresna erasokorrak  apenas erabiltzen dira  eta , ahal den neurrian, naturak berak aktibatzen dituen garapen bideak aprobetxatzen  eta sendotzen saiatzen da egiten.
Zoritxarrez  orain arte  Lurgaiako kideek  darabiltzaten irizpideak  ez dira  gure administrazioen , eta batez be, gure Foru Aldundien gustukoak. Instituzio ofiziletatik, ostera, gure lurrean  hain kalte handiak eragiten dituzten pinu eta eukalipto monokultiboak   segitzen dira bultzatzen eta laguntzen,eta  herbizidak zein ongarri kimikoak erabiltzen.  Halaber kudeaketa eredu "ofiziala" gero eta  kuestionatuagoa dago...matarrasa erabilera, garbiketa indiskriminatua, espezie bereko plantazio handiak, landaketa mota "erregularrak", pisten zabaltze etengabea...
Oraingo egoera hau kontuan hartuta  etorkizun urbilean aurrikuspena  batere baikorra ez den arren, Lurgaia bezalako herri mugimenduari esker gure basoetan esperantzak bizirik darrai.
Fundazioak aurrera segitzeko herritarren laguntza behar dute , horretarako  bazkide egin gaitezke edota  bolondres bezala ere izena eman daiteke , daukaten ekimen askotako edozeinetan  parte hartzeko.  Halaber jakin ezazue lan egiteko behar dituzten lurrak  batez ere  urte batzuetako zesioetan oinarritzen dela , era honetan jadanik ehundaka hektareatan ari dira lanean, horietako batzuk  Larrabetzun. Urte  gutxi batzuetan egindakoaren  emaitzak ikus daitezke  eta benetan  dira  positiboak.
Hona hemen  Lurgaia Fundazioaren web orria:  www.lurgaia.org , beraren bitartean  harremanetan jarri zaitezkete beraiekin, bazkidetzeko, bolondres moduan izena emateko edota lurren zesioak zertan datzan jakiteko.
 Anima zaitez , beraiek merezi dutelako , eta gure lurrak  ere behar duelako.