• Marzo
    LEZAMAKO HAPO BERRIAREN AURRERAKINA AURKEZTU DA. INFORMATU ETA PARTE HARTU!

    Otsailaren 22an, HAPO berria idazteaz arduratzen den enpresak Aurrerakina aurkeztu zuen udal lokaletan.

    2024aren amaieran 6 urte beteko dira aurreko HAPO baliogabetu zenetik. Udalak ia sei urte eman ditu zoroarena egiten, Lezamak dituen arazo garrantzitsuenei hirigintza lege-markorik eskaini gabe, etxebizitza babesturik ez egotetik hasita. Denbora horretan beste gazte andana bat beste herri batzuetara joan behar izan dira bizitzera... eta odolusteak jarraitzen du.

    HAPO berriak eskainiko dituen alternatiben aurkezpenean ez zen gai hori aipatu ere egin. Hala ere, gaur egun, duela 15 urte baino gehiagotik errepikatu dugun bezala, ezin da eztabaidatu Lezaman ZENBAT ETXEBIZITZA berri egin behar diren, aldi berean ZER ETXEBIZITZA MOTARI buruz hitz egin gabe. Izan ere, pentsatzen jarraitzen dugu LEZAMAK BEHAR DUEN ETXEBIZITZA MOTA BAKARRA BABESTUAK DIRELA, eta, bereziki, “VPO”koak.

    Badirudi Lezaman borrokan jarraitu beharko dugula etxebizitzaren arazoari behingoz heldu ahal izateko, guztiontzako ESKUBIDE gisa, eta ez gutxi batzuentzako NEGOZIO gisa.

    Gainerako gaiak oso gutxi landu baziren ere, hutsune garrantzitsuak antzeman genituen: Ez zen ezer esan natura-ingurunea babesteko alternatibei buruz; izan ere, Lezaman arrisku handia dute zenbait proiektuk beran darraite eta baita hainbat hamarkadatan gehiegikeriaz baina administrazioek toleratuta egindako hainbeste baso-jarduera okerrek ere
    . Era berean, ez zen aipatu Asua ibaia eta haren egoera hobetzeko alternatibarik , batez ere hirigunean, nahiz eta, Txupetxako hirigintza-plana (UA6) izapidetzean, Aldundiak bere ingurumen-txosten estrategiko eta loteslean hitzez hitz zera agintzen duen: “Izapidetuko den HAPOak aurrikusi beharko du Asuaren ibilguaren naturalizazioa herrigune osora zabaltzea, udaletxearen ondoan dagoen estaldura ezabatuz” . Azken hau, iradokizuna baino gehiago, erredakzio-taldeak eta udalak kontuan hartu behar duten agindua da.

    Aste Santua igaro arte dago aurrerapenaren dokumentazioa, bai online udalaren webgunean (https://www.lezama.eus/eu-ES/Zerbitzuak/Hirigintza/Hirigintza_planeamendua_hapo/05-cuadernillo-avance-lezama.pdf), bai formatu fisikoan udal bulegoetan.

    Animatzen zaituztegu zuei, elkarteei, enpresei eta abarri informazioa jasotzera eta egoki iritzitako iradokizunak egitera. Ziur asko aurrerakinarena izango da faserik interesgarriena parte-hartzearen ikuspegitik, dokumentazioa zehatza oraindik egiten hastear dagoenean.

    Elkarte gisa, gure laguntza ere eskaintzen diogu eskatzen digun guztioi.



    Lezama Bizirk