Epaileak  , hirugarren aldiz,  legea betetzeko eta epaiketarako dokumentazioa  entregatzeko  agindu dio Udalari. Emandako azken epean  agindua ez betetzekotan isunak jartzen  hasiko zaizkiola  iragarri du epaileak.
Nahiz eta  Lezamako HAPOak  2015ko maiatzan  behin betiko onarpena jaso zuen eta  urte bereko uztailan , 50 lezamarrek bultzatuta,  Helegitea aurkeztu  zen epaitegian,  epaiketa ez da  oraindik  hasi, udalak kontratatuko abokatua erabiltzen ari den  azpijokoengatik.
Udalak  ez du  bete  epailearen agindua , eta  bere abokatuare bitartez  idatzi batzuk  aurkeztu ditu zentzubako argudioak  erabiltzen....udala  ez omen dago  "demandatuta",  ez omen du zergatik bidali inolako dokumentaziorik  behar  epaitegira.... Dena lotsagarria.
Udala azpijoko hauekin epaiketa  atzeratzea lortzen ari da  eta , bitartean ,  industrial bezala kalifikatu berri duen  Kurutzeko esparrua garatzeko daukan  proiektu  bakarra eta kutxatzailea, gasolindegi erraldoikoa alegia, tramiteak betetzen  jarraitzen du.
Ai , ai , udal gobernu berria eta udal gobernukide berriak!,  non gelditzen ari dira   gobernatzeko  anunziatu zenituzten  modu berri hoiek ?.