Apirilaren 19an Lezama Bizirik Eguna ospatuko dugu.  Aurten gure elkartearen  X. urteurrena  dela eta  ospakizun berezitxua egin nahi dugu.  Goizean   Lezaman  erreka nagusia izan arren oso ezezaguna den Asua erreka  "esploratuko" dugu  barru barrutik, bere  ubidetik  burututako  txango baten bitartez.  Hasteko Asuaren sorburura urbilduko gara , handik kaskorantza abiatzeko .  Bertan  hormigoizko tuneletatik pasatzen  jabetuko gara ze nolako  triskantzak  eragin  dituzten   Lezamak  urteetan  pairatu  izan dituen urbanizatzeko  praktika espekulatiboek.  Txangoa  uretatik jarraituko  dugu Kurutze aldera ailegatu  arte, bitartean  mota guztiko arrasto harrigarriak  topatuz. Txangoa osoa  uretatik izan arren 10 urtetik gorako edonorentzako egokituko dugu , nonork nahi izanez gero  neoprenozko jantziak be  prest eukita.
Txangoa  amaitu eta gero  bazkaltzera joango gara . Aurtenko bazkaria be  “berezia” egin nahi dugu hamargarren urteurrena izateagatik. Lehenengo aldiz  ez da Goitioltzako txokoan egingo  , herrigunean baizik,  eguraldia ona bada,  Oxangoiti tabernaren ondoko landan. Ziur asko   bazkaria animatzeko osagarriren bat  ekarriko dugu eta  elkarteak  kostearen zati bat  ordainduko du.
Beraz , gorde  ezazu  apirilaren 19a,  joan  ziurtatzen zure aulkia ospakizunean eta emaiguzu zure izena lehenbaitlehen ( gutariko norbaitekin edo zuzenean  Oxangoiti tabernan jarriko den kartelean)  
												
							
