• Diciembre
    LEZAMA BIZIRIK ELKARTEAK GURE BASOAK GURE ETORKIZUNA EGITASMOA BERE EGITEN DU
    Lurgaia Fundazioak 15 urte daramatza basoen berreskurapena, kontserbazioa eta naturaren dibulgazioaren inguruan lan egiten. Gaur egun 155 lursail kudeatzen ditu zaintza akordioei esker (kudeaketa akordio edota erosketen bidez), guztira 250 hektarea. QUERCUS programa martxan jarri zenetik, 100.000 zuhaitz eta zuhaixka landatu ditu, bertoko 30 espezie ezberdinak zirenak, eta gehienak landaketa jardunaldietan zehar landatuak izan dira milaka pertsona boluntarioen laguntzaz.
    QUERCUS programaren egitasmo nagusiak Urdaibaiko Biosfera Erreserba barruan kokatzen dira, besteak beste, "Gure Basoak, Gure Etorkizuna" egitasmoa.
    Egitasmo honen helburu nagusia gure basoak berreskuratzea eta honekin gure etorkizuna hobetzea da. Kontutan izan behar dugu gure baso bereizgarriena hariztia dela, hau da haritzez osatutako basoa. Gaur egun gure basoen egoera ez dela bat ere ona, bertoko diren zuhaitzak pinu edo eukaliptoagatik ordeztuak izan direlako. Hariztiak ia bizkaia osoan desagertu egin dira eta beraiekin batera bertoko fauna eta flora. Gure basoak berreskuratzeak etorkizun hobe bat ekarriko digu guztioi, egur landaketek biodibertsitatea gutxitzen dutelako modu erasokorrean. Horretaz gain etorkizuneko basoek CO2aren gutxitzean eta aldaketa klimatikoaren arintzean eragin positiboa izango dute.
    Kanpainaren helburua, Undabason 31 hektareako lursaila erosteko finantziazioa lortzea da, bertoko basoak sortzen jarraitzeko xedearekin.
    Ia 10 urte daramatza Lurgaiak Urdaibai Biosfera Erreserba barruan dagoen eremu honetan lanean, bertoko basoak berreskuratu nahian. Egun 26 hektarea kudeatzen ditu, eta kanpaina honekin hau biderkatzea lortu nahi da. Egitasmo hau QUERCUS programaren barruan kokatuta dago, eta bere helburuak ekologikoak zein sozialak dira. Herritar eta elkarteen laguntza izatea espero dute helburu hau lortzeko, guztion artean basoak berreskuratzeko eta Urdaibai Biosfera Erreserba barruan egongo den hariztirik handiena sortzeko. Hau lortzeko, dirua behar dute lehenengo fase honetan, baina ostean zuhaitzak eta zuhaixkak landatzeko jardunaldiak antolatuko ditu eta denon parte hartzea oso garrantzitsua izango da baita. Proiektu honetan ahal denik eta jende gehienak parte hartzea nahi dute, horrela denon artean hain onuragarriak izango diren ondasun ez-material horiek lortuko dira: bizitza gehiago, ur garbiagoa, higadura gutxiago, CO2 gutxiago,.... .
    Lezama Bizirik egitasmoarekin bat datorrela eta 250 euroko aportazio ekonomikoa egin du, hurrengo hilabeteetan Lurgaiarekin laguntzaz Urdaibaiko basoa bisitatu eta egitasmoa bertatik bertara ezagutzeko asmoarekin . Txangorako abisatuko zaituztegu!
    Beitu : https://eu.goteo.org/project/nuestros-bosques-nuestro-futuro
    Lezama Bizirk