Egun gutxiko publizitatea ikusi dugu eskola gaineko bide ondoan jarrita. 18 etxebizitza , garaje eta trasteroekin eskeintzen omen zituen LEZIAGA promotoreak… eta haizeak eraman zuen kartela egun gutxitan. Benetan premonitorioa : Egia da garapen erresidentzial hori sartuta dagoela Lezamako Udalak ezarri duen HAPO berrian ( Actuacion Integrada A.I. 4) , eta egia da HAPO hori indarrean dagoela 2015ko azarotik. Baina guzti hori bezain egia da be Lezama Bizirik elkarteak , eta Lezamako hainbeste auzotarrek HELEGITEA sartu zutela , tramite juridikoa oso aurreratuta dagoela eta hilabete gutxi barru , agian, HAPO hori anulatuta egon daitekeela . Orain dela 5 urte HAPO honen berdintsuak ziren Arau Subsidiarioekin gertatu zen bezala.
Gure elkarteak herritarrei eman ahal dien aholku onena hauxe da : Dirurik ez sartzea kolokan dauden proiektuetan. Eta , bene benetan , HAPOk eta berak dakartzan proeiktu guztiak kolokan daude.
Lezaman edozein promoziotan inbertitu baino lehen hobe jarritako helegitearen emaitza itxarotea, zoritxarreko ezusterik ez izateko.