• Enero
    L3 TXORIERRI PLATAFORMA : URRATS GARRANTZITSUAK GIZARTE EKIMENARI ESKER
    Metroan benetazko integraziorako urrats garrantzitsua
    L3 TXORIERRI PLATAFORMAk hile luzeetan egindako lana bere fruituak hasi da ematen. Txorierriko trenbidean lanak hasi zirenean Eusko Trenbideak eta Metrok hauxe iragarri zuten : Lanak bukatuta Txorierriko Eusko Trenbidetako linea Metro L3 linean integratuko da . Baina lanak amaitu eta Metroaren L3 linea martxan jarri zenean hori ez zen bete , eta oraindik orain ez da bete. Hau da , Eusko Trenbideak eta Metroa , garraio eragile esberdinak izanez gero, txorierritarrok beste bidaia bat ordaindu behar dugu garraio-aldaketa egiten badugu, hau da, trenetik atera eta metroa hartzeagatik.
    Bazterkeri nabarmen hori ezabatzeko L3 Txorierri PLataforma jardun da 2017tik buru belarri. Jarduera horretan laguntzen diogu beste gizarte eragile batzuk , Txartel Bakarra Plataforma eta Lezama Bizirik , besteak beste.
    Ahalegin hauen ondorioz Bizkaiko Batzar Nagusietako EH BILDU Taldeak, 2019ko urtarrilaren 15ean arauz besteko proposamen bat aurkeztu du : Batzar Nagusiek Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzea, horrek Bizkaiko Garraio Partzuergoaren lehendakaritza duen heinean, Txorierriko Euskotreneko zerbitzua metroaren L3 linean integratzea bultzatzeko. Proposamena batzar talde guztiek onartu dute , PPk ezik, eta laster gauzatzea espero da. Hain zuzen ere, EH Bilduk dionez, egoera guztiz diskriminatzailea da, eta neurriak hartu beharko lirateke egoerari konponbidea emateko. “Argi dago oztopo eta aitzaki teknologikorik ez dagoela. Borondate politikoa behar da”.
    Zerbitzu gehiago
    Beste aldetik, urtarrilaren 18tik aurrera, Euskotrenek Kukullaga/Etxebarriren eta Lezamaren arteko tren-zerbitzu berri bat eskainiko du barikuetan eta jaiegun bezperetan. Trena 22:59an irtengo da Kukullaga/Etxebarritik eta Lezamara 23:37an iritsiko da. L3 Txorierri Plataformak gogora ekarri duen moduan, hori Euskotrenek tunel berria egiteko obrak hasi arte eman zuen zerbitzua da. “Urrats bat da erabiltzaileon eskubideak berreskuratu aldera.
    Txorierrin oraindik hobetzeko zenbait gai daude eta; esaterako, Sondikaren eta Lutxanaren arteko tren-lotura indartzea. Astelehenetik barikura, egunero 14.000 pertsona inguru datoz Txorierrira lan egitera, eta horrek auto-ilara handiak sortzen ditu Korridorean. .
    Garraio publiko eta kolektiboa bultzatzen jarraitu behar dugu . Eta trenbidea bada hobeto, Errepedidea ( korredorea batez be gure kasuan) eta kotxe pribatuaren kontrolbako erabilera gure ingurumenaren bikote arerio nagusia delako


    Lezama Bizirk