• Febrero
    JARDUNALDIAK LIZARRAN: TOXIKOAK, HORMONA HONDATZAILEAK ETA ONDORIOAK OSASUNEAN ETA INGURUMENEAN

    Estella-Lizarrako Udalak, Ekologistak Martxan Lizarrerria taldearekin batera, endocrine disruptors toxikoei buruzko prestakuntza-jardunaldiak antolatu ditu, baita ere kutsatzaile hormonalak izenarekin ezagunak, lehenbiziko jarduera izateko honako Mozio hau garatzeko: “Mozioa populazioaren eta ingurumenaren kutsatzaile hormonalekiko esposizioa murrizteko”.


    Jardunaldi hauek jendeari orokorrean zabalik egonen dira; hala ere, prestakuntza moduan planteatzen dira Osasun eta Hezkuntza zenbait kolektibo profesionalentzat, zuzeneko harremana baitute arriskuan dagoen populazioarekin, baita ere sektore hauetako langileentzat: garbiketa, elikagaigintza eta lorezaintza, substantzia hauekiko esposizio zuzena dutelako.

    Jardunaldi guztiak Jurramendi Mankomunitateko egoitzan burutuko dira, Estella-Lizarran, honako egutegi honen arabera:

    •Otsailaren 17an eta 18an: Guraso eta Hezkuntza profesionalentzako Jardunaldiak
    •Otsailaren 24an eta 25ean: Kutsatzaile Hormonalak ingurugiroan, etxetan eta udal esparruan.
    •Martxoaren 3an eta 4an: jardunaldiak Osasun Publikoko langileentzat.

    Hezkuntzara zuzendutako jardunaldietan, hezkuntza profesionalentzat, gurasoentzat, Jesus Maria Ibarluzea bezalako profesionalak arituko dira, INMA proiektuaren ikertzailea (haurtzaroa eta Ingurumena), edo Ortega Doktorea, Ingurumen-osasun Pediatrikoko Unitatearena (Murtziako Virgen de la Arrixaca Hospitalea). Kutsatzaile hormonalekiko esposizioa haurdunaldian eta haurtzaroan zehar ondorio garrantzitsuak izan ditzake pertsonen garapenean eta hazkundean, hori dela eta bereziki garrantzitsua da eragin hori ezagutzea, horren ondorioak antzematea eta esposizioa prebenitzea. Jardunaldietako aldi batzuk ele bitan emanen dira, gaztelaniaz eta euskaraz, talde ezberdinduetan, publikoaren aukeran.

    Jardunaldi orokorretan espezialista desberdinek, Dolores Romano adibidez (Ekologistak Martxanen kimikoen arduraduna) kutsatzaile hormonalen presentziari buruz arituko dira, lorezaintza, elikagaigintza eta garbiketa arloetan, baita ingurunean ere. Halaber, glifosato toxikoaren gaia zehazki jorratuko da. Jardunaldi hauek garrantzi handikoak dira, ez bakarrik arestian deskribatutako alorretako langileentzat, baizik eta herritar guztientzat, toxiko horiekiko ohiko eta etengabeko esposizio mailak, egunero erabilitako produktuetatik datozenak, gaur egun osasun-arriskutzat har baitaitezke.

    Azkenean, Osasun Publikoari eskainitako jardunaldietan honako hizlari ospetsua kutsatzaile hormonalen alorrean; Marieta Fernandez, Nicolas Olearen ikerketa taldekoa Granadako Unibertsitatean. Prestakuntza-jardunaldi hauek garrantzitsuak dira bereziki osasun langileentzat eta horien helburua da ingurunean sorburu duten patologiak eta gaitzak antzematea eta familiek eta gaixoek behar dituzten aholkuak ezagutzea toxiko kutsatzaile hormonalekiko esposizioa murrizteko.

    EGITARAUA

    2017ko otsailaren 17an, ostirala
    Bideokonferentzia
    18,00 “Kutsatzaile hormonalak kontsulta pediatrikoan:
    jakin behar dena eta egin ahal dena”
    Juan Antonio Ortega
    Ingurumen-osasun Pediatrikoko Unitatearen Arduraduna,
    Virgen de la Arrixaca Ospitale Unibertsitarioa (Murtzia)

    2017ko otsailaren 18an, larunbata
    Jardunaldia Hezkuntza profesionalentzat, gurasoentzat.
    9,30 Jardunaldien aurkezpena.
    Estella-Lizarrako Udaleko ordezkaria
    10,00 “Kutsatzaile hormonalen eragin goiztiarrak haurtzaroan;
    garapen fisikoa eta neuropsikologikoa”
    Jesus Maria Ibarluzea
    INMA proiektuaren ikertzailea (haurtzaroa eta ingurumena)
    11,30 Kaferako etenaldia
    12,00 “Kutsatzaile hormonalak haurrendako lekuetan,
    eta aukerak esposizioa saihesteko”
    (txostena gaztelaniaz ala euskaraz aukeratu behar da)
    Maria Figols, Aitor Axpe, Inhar Agirrezabal
    IEB (Bioeraikuntza Institutua)

    2017ko otsailaren 24an, ostirala
    Atariko hitzaldia
    19,00 “Glifosato hormona kutsatzailearen eredutzat;
    egoera legala eta erantzun soziala"
    Juan Felipe Carrasco
    ICE-Glifosato kanpainaren arduraduna, Movemos Europa

    2017ko otsailaren 25ean, larunbata
    EDCak ingurugiroan, etxean eta udal esparruan
    9,30 “Kutsatzaile hormonalen eragina Ingurumenean"
    Dolores Romano
    Kimikoen arduraduna, Ekologistak Martxan
    10,30 “Kutsatzaile hormonalak barnealdeen garbiketan”
    Silvia de Santos
    IEB (Bioeraikuntza Institutua), Ekologistak Martxan
    11,30 Kaferako etenaldia
    12,00 “Kutsatzaile hormonalak hiri-lorezaintzan”
    Dolores Romano
    13,00 “Kutsatzaile hormonalak Sukaldeetan eta Elikagaigintzan"
    Kistine Garcia
    Kanpaina “Kutsatzaile Hormonalez Libre”, Ekologistak Martxan

    2017ko martxoaren 3an, ostirala
    Atariko hitzaldia
    19,00 "Kutsatzaile hormonalei buruzko Ikerketa zientifikoa;
    ebidentziak, aurrerabideak eta erronkak”
    Marieta Fernandez
    Granadako Unibertsitateko Irakasle Titularra
    Granadako Ikerketa Biosanitarioko Institutuko Ikertzailea

    2017ko martxoaren 4an, larunbata
    Jardunaldia Osasuneko profesionalentzat
    9,30 “Kutsatzaile hormonalen eragina gizon-emakumeen osasunean”
    Marieta Fernandez
    Granadako Unibertsitatea
    11,30 Kaferako etenaldia
    12,00 "Alternatibak neurriak hartzeko kutsatzaile hormonalen aurrean”
    Kistine Garcia
    Kanpaina “Kutsatzaile Hormonalez Libre”, Ekologistak Martxan



    Lezama Bizirk