• Marzo
    ELKARTEENTZAKO DIRU LAGUNTZAK : ZALANTZA ASKO.
    Hamar urtez Udalak elkartei emandako diru laguntzak ez dira legalitatearen arabera eman. Orain ordenantza berria jarri nahi dute baina argi-ilun askorekin eta guk alegazioa aurkeztu dugu.
    Hauxe alegazioa:
    Iñaki Azurmendi Lezama Bizirik koordinakundearen idazkariak, NA 15.353.770-M, elkartearen izenean, Kirol eta gizarte-kultur elkarteei diru-laguntzak emateko ordenantza proposamenei buruz zera azaldu nahi du:
    1- Bi proposamen bereiztuta baino logikoago ikusten dugu gizarte-kultura eta kirola ordenantza bakar batean elkartzea. Elkarte guztiek baldintza berberetan lehiatu behar dute udal diru-laguntzak eskuratzeko eta bakoitzak antolatzen dituen ekimenak, herritarrei ematen dien zerbitzua…baloratu. Ez gaude ados egiten den desberdintasunarekin

    2-Aukeren berdintasunean: 11-b –gizarte eta kultura- eta 12-b –kirola- puntuetan antolatutako ekimenetan emakumeen parte hartzaileen kopurua edota portzentaia kontuan hartzea eta baloratzea eskatzen dugu.

    3-Euskararen lekuan: 11-a –gizarte eta kultura- gehitu beharko litzateke baloratzea monitoreak edo hizlariak… euskaldunak izatea eta akreditazioa aurkeztea; eta 12- j puntuan –kirola- gauza bera, Monitoreak jartzen duen atalean.

    4- Argi dago, urtero, diru eskaerak dagoen diru-laguntza baino handiagoa izango direla. Hori dela eta argi azaldu behar da zein irizpide erabili behar den banaketa proportzionala egiteko, zeren arabera. 5.artikuluak –kirola- eta 4. artikuluak –gizarte eta kultura- ez dute horri buruz ezer argitzen.


    Lezama 13-03-11

    Lezama Bizirk