• Marzo
    Badator Korrika!
    Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia Lezamatik pasatuko da hurrengo Apirilaren 10ean.
    Aurten Lezaman ere “Klika” egingo dugu. Klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea. Klika da herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko neurriak hartzea. Konpromisoak hartzeko garaia da.
    Korrikaren inguruan sortzen den mugimenduak Euskal Herriko jendarteak bere hizkuntza berreskuratzearen alde egindako hautua erakusten du. Korrikaren antolaketan milaka lagun aritzen dira herriz herri eratutako batzordeetan. Honela, Udala eta beste elkarteekin batera, Lezama Bizirik-ek parte hartzen du herriko batzordean aurtengo Korrika ere ekitaldi arrakastatsu bat lortzeko.
    Animatzen zaituztegu parte hartzen gure bailaran eta herrian antolatuko diren jarduera guztietan. Egutegia joango da gehiago zehazten baina hona hemen data batzuk gordetzeko:
    Martxoaren 22an: Aurkezpena Txorierrin. Loiuko hotelean. 20:00etan
    Apirilaren 5ean: Herriko jaia Lezaman: Tailerrak, Korrika-Txiki, Emanaldiak,..
    Apirilaren 10ean: Korrika Lezamatik pasatuko da 14:00etan inguru.

    Euskararen aroan gaude; orain da unea: etorri euskarara, aktibatu, erabakiak hartu, klik egin, euskaraz egin.

    Lezama Bizirk