Lezama Bizirik eguna 2014. Basoak eta Igor gogoan
2014ko Lezama Bizirik eguna berezia izan da, Igorrek utzi gintuenetik lehena izan delako. Horregatik ezin izan dugu eguna pasatzen utzi gure laguna eta bazkidea gogoratu barik. Aretzalde auzoa dugu gaur egun garapen txikitzailearengandik mehatxatuta, Aretzalden jaio zen Igor , eta Aretzalden dauka bere familiak etxaldea.Eta Igorren eredua gurekin bizirik irauteko areitz bat jartzea pentsatu eta egin dugu Aretzalden , familiaren etxe ondoan. Une polita eta unkigarria bizi izan genuen lagunek eta senideek. Aurretik , goizean zehar, Lezamako Basu mamuak ezagutzetik gentozen....babestu beharreko basoak baina Udalak gutxiesten dituenak.